Nuevos servicios publicados en la Sede Electrónica de los Tribunales Económico-Administrativos
BerritasunaOstegun honetan, urtarrilaren 15ean, Auzitegi Ekonomiko-Administratiboen informazio-sistema berria jarriko da martxan. Sistema horren bidez, zerbitzu berriak eskaini ahal izango zaizkie herritarrei Egoitza Elektronikoaren bidez, besteak beste:
-Espedienteak elektronikoki erakustea.
-Inprimaki sinpletu eta gidatu berriak, erreklamazioak eta errekurtsoak aurkezteko eta prozeduretako gainerako izapideak bide ekonomiko-administratiboan egiteko.
-Jakinarazpenetarako sarbidea formatu elektronikoan eta SMS eta mezu elektroniko bidezko oharra jakinarazpen berrietarako.
-Identifikazio- eta ahalordetze-sistemak hobetzea.
Horrez gain, informazio-sistema berriari esker, erreklamazioen izapideak eraginkorragoak izango dira, eta, ondorioz, denbora gutxiago beharko da haiek bideratzeko eta ebazteko.